Bilboko San Tomas Azoka abenduaren 22ra aldatu du BBK-k, eragileekin hitz egin ondoren

San Tomas azokako stand bat
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 14:29
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BIILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   BBK Gizarte Ekintzak antolatzen duen Bilboko San Tomas Azoka egunez aldatu da berriro eta abenduaren 22an izango da azkenean, astelehenarekin. Eguna aldatzeko arrazoiak azoka larunbatera aurreratzeak Alde Zaharreko bizilagun, merkatari eta ostalarien artean sorturiko zalantzak izan dira.

   Horrela, antolatzaileek Bilboko Alde Zaharreko auzokide, merkatari eta ostalariekin eta baserritarrekin hitz egin dute, guztien zalantzak eta eskaerak entzuteko, BBK-ko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   San Tomas Azokaren helburua jai giro atseginean erakusleen merkataritza jardueraz gozatzea izaten da, eta bertako produktuak dastatu ahal izatea, bizkaitar guztientzako egoerarik onenean. "Horregatik, funtsezkoa da herritar guztien eta azoka honetan inplikazio handiena duten eragileen premiak aseko dituen data bat bilatzea, guztiek gozatu dezaten Bizkaiarentzat hain esanguratsua den egunaz", azaldu dute.

   Horrela ba, San Tomas Azokaren 67. edizioa abenduaren 22an ospatuko da, eta 286 postu baino gehiago batuko ditu Bilbon, Areatzan eta Plaza Berrian banatuta. Azoka goizeko 09:00etatik gaueko 22:00etara arte egongo da zabalik.