Bilboko Santutxu auzoan desagertu den 13 urteko neska bat bilatzen ari dira

Yaiza Arqueta desagerturiko adingabea
WWW.SOSDESAPARECIDOS.ES
Actualizado: martes, 3 enero 2017 13:03

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Bilboko Santutxu auzoan desagertu den13 urteko Yaiza Azqueta neskatoa bilatzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press berri agentziari baieztatu diotenez.

Neskaren familiak astelehenean salatu zuen desagerpena Ertzaintzan eta gainontzeko poliziei helarazi zitzaien berria adingabea aurkitu ahal izateko. Horrela, Ertzaintzak ikerketa abiarazi du neskatoa aurkitzeko.

Senideek emandako datuen arabera, neskatoak 1,72 metroko altuera du, argala da eta hiru zentimetroko orbaina dauka ahoaren eta koktsaren artean. Galtza bakeroak, jertse grisa eta motxila beltza zeramatzan desagertu zenean.