Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira igandean, Athletic-Levante partida dela eta

Tranbia bereziak igandean Bilbon
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 14:57

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu igandean, maiatzaren 26an, San Mamesen arratsaldeko 20:00etan hasita Athleticek eta Levantek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, 15 minutuz behin izaten diren ohiko zirkulazioez gain, hiru tranbia zerbitzu berezi izango dira 19:01ean, 19:16an eta 19:46an Pio Barojatik Ospitalerantz, eta beste bat 19:23an Atxuritik Ospitalerantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Ospitaletik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 21:53an eta 22:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans edo Barik txartelak erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei edota tranbiaren www.euskotren.es webgunea kontsulta dezakete.

Bestalde, Bilboko Maratoia dela eta, igandean, ondorengo tranbiak bertan behera geratuko dira Ospitalea-La Casilla artean, 8:30etik 9:00etara: irteerak Atxuritik 8:15ean eta 8:30ean eta helmuga Ospitalea; eta irteerak Ospitaletik 8:47an eta 9:02an eta helmuga Atxuri. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Contenido patrocinado