Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira larunbat honetan, Athletic-Granada partida dela eta

Tranbia Bilbon
Europa Press
Actualizado: viernes, 19 septiembre 2014 18:20

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu larunbat honetan, irailaren 20an, San Mamesen arratsaldeko 18:00etan hasita Athleticek eta Granadak jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, 15 minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko zaizkie erabiltzaileei, zehazki, 17:01ean, 17:31n eta 17:41ean, Pio Barojatik Ospitalerantz.

Halaber, norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak abiaraziko dira Ospitaletik Atxurirantz 19:51n eta 20:01ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edo, bestela, www.euskotren.es webgunea eta euskotrenEJGV Twitter gunea kontsultatu.