Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira larunbat honetan, Athletic-Real Madril partida dela eta

Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 12:07

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu larunbat honetan, martxoaren 7an, Athleticek eta Real Madrilek San Mamesen arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko duten Ligako partida dela eta.

Horrela, hamar minutuz behin izango dira zirkulazioak 15:30etik 21:30era, gutxi gorabehera, eta zerbitzu berezi abiaraziko dira Pio Baroja eta San Mames artean 17:01ean, 17:31n eta 17:41ean, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Halaber, San Mamesetik irteera modu egokian egiteko, 19:45etik 20:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, ohiko zerbitzuak eta Atxurirako tranbiaren zirkulazio berezia martxan jarriko dira.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edo bestela, tranbiaren www.euskotren.es webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsultatu.