Bilboko tranbiaren zerbitzua bereziak izango dira ostegun honetan, Athletic-Torino partida dela eta

Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 10:45

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostegun honetan, otsailaren 26an, Athleticek eta Torinok 21:05etik aurrera San Mamesen jokatuko duten Europa Ligako partida dela eta, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, Atxuritik Casillara hamar minutuan behin izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik San Mamesera joango diren zerbitzu bereziak izango dira 20:01ean, 20:31ean eta 20:41ean.

Halaber, partidaren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Luzapena egotekotan, mozketa partziala partida bukatzerakoan egingo da, eta zerbitzua berriz ezartzen denean, zerbitzu bereziak eskainiko dira bi noranzkoetan.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edo bestela, www.euskotren.es webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsultatu.