Bilboko udal bandak Areatzako kioskoan zortzi kontzertu eskainiko ditu

Bilboko Udal Musika Banda.
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 18 agosto 2014 11:42

BILBAO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Banda biztanleriarekin duen hitzordura itzuliko da Areatzako Kioskoan, abuztuaren 17tik 24ra. Aste Nagusiarekin batera, 40 musikarik baino gehiagok osatzen duten taldeak zortzi kontzertu eskainiko dizkio biztanleriari.

Bizkaiko hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, bandak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatuko du publikoa, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik.

Ohikoa den bezala, abuztuaren 22an, ostirala, eskainiko duen kontzertuan, gonbidatu gisa gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko du. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musika Bandako interpretatzaileenarekin batuko dutenak, kontzertuaren bigarren zatian.

Astelehen honetako kontzertuan José Mª Martín-en `Lagartijilla' Pasodoblea, Cándido Flores-en `Zoraya' Arabiatar dantza, Pablo Sorozábal-en `Black, el payaso' Foxtrot eta Martxa eta Jesús Guridi-ren `Amaia' Ezpata-dantza entzun ahal izango dira.

Aste Nagusiko hurrengo egunetan, bilbotarrek Pablo Carbonero, Federico Moreno-Torroba edo Santiago Lope-ren lanak entzuteko aukera izango dute.

Musika saioak goizeko 12.00etan hasiko dira Areatzako Kioskoan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Azken hauek, Iker Sánchez (abuztuaren 20an eta 21ean) eta Juan José Ocón (abuztuaren 23an eta 24an), toke pertsonala emango diote. Iñaki Urkizuri dagokionez, Bandako zuzendariordeak, batuta gidatuko du abuztuaren 17an, 18an, 19an eta 22an. Konzertuak arratsaldeko 18.00etan, egun berdinetan, Vista Alegre Zezen Plazan errepikatuko dira.

Iñaki Urkizu Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea izan da 2007tik. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta
jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez.

Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile
lanetan bere ibilbidea landu du ere bai. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.