Bilboko udal merkatuek ordutegi zabalagoak izango dituzte Gabonetan

Ordutegi zabalagoak Gabonetan Bilboko udal merkatuetan
Europa Press
Actualizado: martes, 20 diciembre 2011 10:49

BILBO, 20 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko zazpi udal merkatuek ordutegiak zabalduko dituzte Gabonetako egunetan, bilbotar guztiei erosketak egitea errazteko,

"udal merkatuak baitira hiriko horniketarako zentro nagusiak eta kalitaterik onena preziorik onenean bermatzen dute", Bilboko Udaletik adierazi dutenez.

Horrela, Erriberako Merkatua 8:00etatik 20:00etara egongo da zabalik hilaren 21ean, 22an eta 23an, eta 8:00etatik 17:00etara 24an; hilaren 29an eta 30ean 8:00etatik 20:00etara zabalduko da eta hilaren 31n 8:00etatik 17:00etara.

Halaber, aste honetan eta datorrenean, Zabalguneko Merkatua astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 7:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; larunbatean 7:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Deustuko Merkatua astelehenetik ostiralera zabalduko da 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eta larunbatean 08:00etatik 14:00etara.

Beste alde batetik, San Ignazioko Merkatuak 8:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak 23an eta 30ean, eta 8:00etatik 15:00etara 24an eta 31n. Abandoko Merkatua ere zabalik egongo da 23an eta 30ean, 8:00etatik 20:00etara, eta 24an eta 31n 8:00etatik 17:00etara. Traukoko Merkatuak 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko du bi aste hauetan, eta Otxarkoagako Merkatua zabalik egongo da 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.