Bilboko Udal Musika Banda eta Musikeneko ikasleak elkarrekin arituko dira igandean

Actualizado: jueves, 2 febrero 2017 15:00

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udal Musika Bandak eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiko 22 ikaslek kontzertua eskainiko dute elkarrekin igandean, otsailaren 5ean, Euskalduna jauregian, eguerdiko 12:00etan, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Musikeneko ikasleek banda bilbotarrean praktikak egin ahal izateko bi erakundeek duten lankidetza hitzarmenaren baitan dago emanaldia.

Hala jakinarazi dute ostegun honetan Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, Ana Madariaga BilbaoMusika erakundeko zuzendari kudeatzaileak, Jose R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandaren
zuzendari titularrak eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta
akademikoak.

Musikeneko ikasleek eta banda bilbotarreko kideek elkarlanean estreinaldi handiz osatutako errepertorio zabala antolatu dute. Estreinaldien artean nabarmentzekoak dira Josep Mira Tomasen "Estudi de resonàncies per a banda" eta Brett K. Abigañaren "Symphony nr.2 La Commedia".

Sarrerak Euskalduna jauregiaren txartel lehiatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank erakundearen zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal dira, bi euroko prezioan.