Bilboko Udal Musika Banda eta Bilboko Koral Elkartea, elkarrekin asteazken honetan

Bilboko Koral Elkartea eta Musika Banda elkarrekin
Foto: BILBAOMUSIKA
Actualizado: martes, 23 junio 2015 11:29

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Koral Elkarteak agertokia partekatuko dute asteazken honetan, ekainaren 24an, Bizkaiko hiriburuko San Vicente elizan, eta egitaraua anitza eskainiko dute arratsaldeko 19:30etik aurrera, BilbaoMusika erakundeak jakinarazi duenez.

   Musika bandaren zuzendariordea den Iñaki Urkizuren gidaritzapean, musikariek eta abeslariek bat egingo dute "lan bikainez osatutako egitarau anitza" eskaintzeko. Horrela, entzun ahal izango diren lanen artean daude Mikel Laboaren "Txoria Txori" eta Jose Uruñuelaren "Maitia nun zira".

   Halaber, Luiz Bonfá brasildarraren "Mañana de carnaval", Manuel Penellaren "Don Gil de Alcalá" opera komikoan jasotzen den "Habanera" ezaguna, edo Ben Kingen "Stand by me" edo Michael Jacksonen eta Lionel Richieren "We are the world" pieza modernoagoak ere interpreratuko dituzte. Emanaldia bukatzeko, Giacomo Puccinik "Turandot" operarako idatzi zuen "Nessum dorma" eskainiko dute.