BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udal Musika Bandak udaberriko denboraldia hasiko du gaur, maiatzaren 17an, Areatzako kioskoan. Sasoi honetan zehar, taldeak bere errepertorio berria interpretatuko, pasodobleak, zartzuelak eta soinu-bandak tartekatuz. Inaugurazio kontzertua 19:30ean hasiko da, eta Iñaki Urkizu bandako zuzendariordeak gidatuko du.
Bandaren arduradunek adierazi dutenez, Areatzako kontzertuetarako aukeratutako programek beti ere herri izaera mantendu nahi izaten dute. Horrela, ostiral honetan izango den kontzertua, suite sinfoniko batekin (Miguel Asinsen "Los Madriles") eta pasodoble batekin hasiko da (Fernando Godoyren "Vista Alegre").
Ondoren, James Curnow estatubatuarraren "Northwest passage" garaikidea, Jose Vicente Egeak moldatu eta gaurkotutako "Agur jaunak" eta Tom Jones abeslari galestarraren doinu ezagunak izango dira entzungai. Amaitzeko, Francisco Alonsoren "La Parranda. Canto a Murcia" interpretatuko du taldeak.
Udaberriko kontzertuen zikloan zazpi kontzertu izango dira, eta Iñaki Urkizurekkin batera, lau zuzendari gonbidaturen aginduetara izango da banda bilbotarra tartekatuko da. Iñaki Urkizu ekainaren 17, 21 eta 28an izango da zuzendaria; Igor Tantos maiatzaren 24an; Juanjo Ocon maiatzaren 31n; Fernando Urain ekainaren 7an; eta Jose Luis Egiluz ekainaren 14an.