Bilboko Udal Musika Bandak Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur kontzertu batekin

Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 10:20

BILBO, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

BilbaoMusika elkarteak bat egin du aurten Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldiekin, eta Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu bat eskainiko du gaur, urriaren 1ean, eguerdiko 12:45etik aurrera, Areatzako kioskoa. Publiko nagusiari begira prestatutako programa anitz eta zabala izango da, Iñaki Urkizu bandaren zuzendariordearen aginduetara.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 1895. urtean sortu zenetik, Bilboko Udal Musika Bandak hiriko ekitaldi ofizialetan eta herri ospakizunetan askotan hartzen du parte, eta orain, Areatzako kioskora itzuliko da errezitaldi berri bat eskaintzeko.

Iñaki Urkizu arduratuko da kontzertua zuzentzeaz. Egitarau zabala eskainiko da, eta, besteak beste, Santiago Lope, Feliciano Beobide, Federico Chueca, Avelino Agirre, José Serrano, Pablo Sorozabal eta James Barnes konpositoreen piezak entzungo dira.