Bilboko Udal Musika Eskolak 13 eta 16 urte arteko lau musikari gazteren kontzertua antolatu du

Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 11:31

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Eskolak Ruiz de Gordejuela neba-arrebek (pianoa, txeloa eta biolina) eta Gonzalo Martin biola-jotzailearen kontzertua antolatu du gaur BilbaoMusika elkarteko auditoriumean. Lau musikariak 13 eta 16 urte bitartekoak dira, eta Mozarten eta Beethovenen obrak interpretatuko dituzte, besteak beste.

Iñigo, Unai eta Olatz Ruiz de Gordejuela neba-arreba mendaroarrek (1994an, 1995ean eta 1997an jaioak, hurrenez hurren), oso gaztetatik hasi zuten prestakuntza musikala bere amarekin eta zenbait musika-eskoletan. 2007an, familia Gasteizera joan zen bizitzera eta hiriburuko Kontserbatorioan onartuak izan ziren. Gaur egun bertan ari dira ikasketak egiten: Iñigo pianoan, Unai txeloan eta Olatz biolinarekin.

Zenbait errezitaldi eskaini dituzte bakoitzak bere aldetik eta lehiaketa batzuetan ere parte hartu dute. Iaz, adibidez, Unaik Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan, ganbera musikako atalean lehen saria eta ganbera ataleko bigarren saria irabazi zituen. Francois Monciero biolontxelo-jotzaile frantses ospetsuaren aginduetara, hirukote bezala ari dira lanean pasa den ikasturtetik.

Beste alde batetik, Gonzalo Martinek (Bilbo, 1994), Musikari Gazteen Espainiako Lehiaketa Nazionalean, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, Iruñeko Harizko Musika Tresne Lehiaketa eta "Melómano" ikastetxeen arteko lekiaketan jaso ditu sariak.

Musikari gazteen kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta Mozartek, Beethovenek Schubertek eta Faurek idatziriko ganbera musikako piezak interpretatuko dituzte.