Bilboko Udal Txistularien Banda eta Gaztedi Dantzari Taldea, elkarrekin asteazkenean

Bilboko Udal Txistularien Banda
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 24 enero 2017 12:56

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udal Txistularien Bandak 2017. urteko bigarren kontzertua eskainiko du asteazkenean, urtarrilaren 25ean, eta ikuskizun berezia izango da, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera arituko baita. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta Bilboko Euskalduna jauregian izango da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Saioak zati desberdinak egongo dira, eta aurten 66 urte betetzen dituen Santutxu auzo bilbotarreko Gaztedi Dantzari Taldeak "Hiriko aurreskua", "Eguzki dantza (andrazkoen aurreskua)", "Xemeingo dantza" eta "El Caserio" zarzuelako preludioa dantzatuko ditu, Bilboko Udal Txistularien Bandak lagunduta.

Halber, txistularien banda bilbotarrak "txistua protagonista duen euskal musikarik onena" interpretatuko du, besteak beste, "Osio-bideko polka", Intxaustiren "Kontrapasa" "Pello Joxepe" rapsodia, "Errondo" edo "Biren zatia".

Bilboko Udal Txistularien Bandaren hurrengo kontzertua otsailaren 8an izango da, Uztaritzeko Txistulari Bandarekin batera. Uztaritzeko taldea tradizioari lotua dago eta bi txistuk, silbote batek eta atabal batek osatzen dute. Gainera, bere musika aberasteko asmoz, musika tresna batzuk gehitu ditu, besteak beste, bibolina, euphonium eta atabal handia.