Bilboko Udalak 2017ko aurrekontuari buruzko buletin berezia argitaratu du

Udal aurrekontuari buruzko InfoBilbao berezia
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 23 enero 2017 13:09

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak 2017. urteko Udal Aurrekontuari buruzko InfoBilbao udal buletinaren argitalpen berezia kaleratu du. Argitalpen bereziaren 150.000 ale banatuko dira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak hiriko udal zentro, kiroldegin eta liburutegietan. Alea PDF formatuan ere eskura daiteke www.bilbao.eus webgunean.

Biboko Udalak gogoratu duenez, 20187ko Udal Aurrekontua 527,9 milioi eurokoa da, 2016an baino %3,6 gehiago, herritar guztien bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoz. uztizko aurrekontu bateratua, udalaren menpeko sozietate eta erakunde publikoak barne hartuta, 571 milioi eurokoa da.

Kontuek funtsezko hiru ardatz dituzte: gizarte ongizatea eta bizi kalitatea; enplegua, inbertsio publikoa eta jarduera ekonomikoa; kalitatezko zerbitzu publikoak. Lehentasunezko helburu horiek abiapuntutzat hartuta, iazko aurrekontuak baino 18,1 milioi euro gehiago izango ditu, 2015-2019 Agintaldi Planean zehaztutako hamar ardatz estrategikoak aurrera eramateko: enplegua eta jarduera ekonomikoa; zerbitzu eta politika sozialak; hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta balioen garapena; kultura eta aisia; segurtasuna; hiriaren eraldaketa eta ingurumena; garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna; auzoen garapena; Bilbo euskalduna; gardentasuna, partaidetza eta kudeaketa aurreratua.

Gainera, aurten ere, "zuhurtzia eta zorroztasun ekonomikoa" izango dira Bilboko Udalaren kudeaketaren egunez eguneko printzipio nagusiak, 2017. urtea zorrik gabe amaitzeko asmoz.

"ZORROZTASUNA ETA ZUHURTZIA"

Juan Mari Aburto alkatearen hitzetan, "zorroztasuna eta zuhurtzia izango dira gure lema, baina hiriaren zaharberritzearen motorra gelditu gabe, Bilbo ezin baita gelditu, aurrera egin behar du, eta horixe da gure lehentasuna, proposamen berriekin, ideia eta inbertsio berriekin eta auzoen garapenari arreta berezia eginez".

Aurtengo berritasunik garrantzitsuenetakoa, Parte Hartze Bidezko Aurrekontuak deritzona izan da, herritarrek egindako 22 proposameni lotutako 17 proiektu bideratzea ahalbidetu duena, bi milioi euroko guztizko balioaz.

Azkenik, 2017ko Aurrekontuari buruzko InfoBilbaoren alean gogoratu denez, bilbotarrek ordaintzen dituzten udal tasa eta zerga nagusiak -udalaren guztizko diru sarreren %36,7 dakartenak- ez dira igoko aurtengo ekitaldian. Gainera, berdin mantendu dira azken urteetako hobari eta salbuespen fiskalak, hiriaren biziberritze ekonomikoan laguntzeko, bereziki enpresa txiki eta ertainen mesedetan.