Bilboko Udalak 'Adineko eguna' antolatu du ostegun honetarako

Actualizado: miércoles, 24 agosto 2016 14:05

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten adinekoei eskainitako programa jarriko du abian. Etxez etxeko zerbitzuaren eta zerbitzu horretan sendabidean diren pertsonentzako zentroaren erabiltzaileak zenbait ekitalditan izango dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Programazioko ekitaldi nagusia bihar osteguna, abuztuaren 25eko 'Adinekoek Parte Hartzeko Eguna' izango da. Egun horretan, etxebizitza komunitarioetako edo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren jasotzaile diren 300 bat lagun bilduko dira.

Modu horretan, Bilboko Udaleko Gizarte Politiken Koordinazioko zinegotzia den Iñigo Pombo eurekin izango da egun osoan eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea bazkalorduan Casillako pabilioian egingo den bazkarira hurbilduko da.

Bestalde, 11:00etan emango zaio hasiera adinekoek parte hartzeko egunari, parte-hartzaile guztiakautobusetan (Termibuseko autobus-geltokian) eroanda Etxebarria parkera. Han, txistulariek egingo diete ongi etorria. 12:00etan ikuskizuna eskainiko diete zirkuko artistek eta, ondoren, berriro eroangodituzte autobusez Casillako plazaraino. Han, Casillako kiroldegian PeñascalFundazioak prestatutako bazkaria jango dute.

Pabilioian Marijaiak, gaita-jotzaileen talde batekin, harrera egingo die ekimen honetan parte hartu duten guztiei, 14:00etan, eta ostean, berriz, lagunarteko bazkaria, bilbainadakabesten dituen talde batek lagunduta.

Azkenik, bazkalondoan 15:45etatik aurrera, dantzaldia eta bilbainadak izango dira, musika-talde batek prestatuta. 17:00etan, gutxi gorabehera joan-etorriko autobus eta laguntza-zerbitzuaeskainiko zaie zezen-plazara doazenei.