Bilboko Udalak Agirre Lehendakaria Etorbideko errei bat okupatuko du maiatzaren 16an eta 17an lan batzuk egiteko

Actualizado: sábado, 14 mayo 2011 14:39

BILBO, 14 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak ezkerreko zirkulazio-erreia okupatuko du San Inazio auzorako noranzkoan Agirre Lehendakariaren Etorbidean, 40 zenbakiaren parean, maiatzaren 16tik 17ra bitartean, gutxi gorabehera.

Hornidura-sarea berritzeko lanak direla-eta okupatuko da bide publikoa. Hala ere, ibilgailuek beste bidetik zirkulatu ahal izango dute etengabe, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.