Bilboko Udalak Arangoiti eta Deustuko San Pedro plaza batzen dituen A6 linearen ordutegia aldatu du

Actualizado: martes, 8 marzo 2011 18:28

BILBO, 8 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Arangoiti eta Deustuko San Pedro plaza batzen dituen A6 linearen ordutegia aldatu du. Horrela, lanegun eta larunbatetan dabiltzan autobusak Arangoitik abiatuko dira 7:45etik 22:45era, 15 minutuko maiztasunarekin. Madariagatik abiatzen diren autobusak, aldiz, 8:00etan hasiko dira eta 23:00etan bukatuko dute ordutegia, 15 minutuko maiztasunarekin.

Bestalde, jaiegun eta igandeetan, A6 linea bete eta Arangoitik abiatzen diren autobusak 8:15ean hasi eta 22:45ean bukatuko dira. Bestetik, Madariagatik abiatzen direnak 8:30etan hasi eta gaueko 23:00etan bukatuko dute ordutegia, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.