Bilboko Udalak aurrera darrai Santutxu auzoa hobetzeko obrekin

Santutxun egindako lanetako batzuk
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 2 enero 2017 11:52

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udala auzoetako ekintza planak burutzen ari da Auzokide Planaren barruan, auzokoen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, eta, plan honen baitan, Santutxu auzoan, Menendez y Pelayo kaleko espaloia Luis Briñas LHItik Juan Viar kaleraino zabaltzeko lanak amaitu ditu. Era berean, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoen Sailak zati horretan oinezkoen pasabideak goratu ditu, trafikoa baretzeko eta irisgarritasuna hobetzeko.

Horrez gain, Bilboko Udala Santutxu auzoan beste jarduketa batzuk burutzen ari da. Orain Larreagaburu inguruan ari da lanean irisgarritasuna hobetzeko, zoladura berriak botatzeko, pergola estaltzeko eta argiteria berritzeko, urtarrilean amaituko diren zazpi jarduketaren bidez.

Obra horiek guztiak Auzoetako Ekintza Planaren barrukoak dira. Plan horren bidez hiru milioi euro inbertituko dira bost hilabetean, Auzokide Planaren barruan, auzokoen bizi kalitatea hobetzeko. 60 jarduketa baino gehiago dira, era askotakoak, eta pertsonen eguneroko bizitzan eragina izateko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko eta espazioak egoera onean uzteko dira. Olabeaga, Masustegi, Altamira, Irala, Urecirlaza, Iturrigorri-Peñascal, Begoña, Zurbaran eta Zorrotza auzoetan gauzatuko dira proiektuak.

Auzokideen bizitza kalitatea hobetzea da jardun eremuen helburua, eta argiterian, irisgarritasunean, kaleak hobetzen, umeentzako jolasak nahiz elementu bio-osasuntsuak ezartzen eta abarretan ipiniko du arreta.

2016-2019 aldirako Auzokide Planaren 124 jardun eremuetan planteatuta dauden gainerako jarduketekin osatuko da ekintza plana. Auzo guztietan argiztapena eta irisgarritasuna hobetuko dira. Plan honetan elementu mekanikoak eta gune estaliak jartzea aurreikusten da, baita hiri proiektua garatuko den lekuetan berehalako neurriak hartzea ere.