Bilboko Udalak bere horretan utziko ditu udal tasa eta zergak

Marta Ajuria
EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 20 agosto 2014 18:52

BILBAO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Gobernuak, datorren ekitaldiari begira, ez dio Udalbatzari inolako aldaketarik proposatuko Ordenantza Fiskaletan, eta 2015erako udal tasa eta zergak bere horretan utziko dira, Bizkaiko hiriburuko Udalak asteazkenean jakinarazi duenez. Aldi berean, Udalak eutsi egingo dio 2012, 2013 eta 2014rako jarduera ekonomikoa bultzatzeko onartu zen zerga-neurri sortari.

Hiru urtez jarraian Udalak kudeatutako zergetan igoera bigunak izan eta gero, Udal Gobernuak 2015erako asteazkenean onartu duen Ordenantza Fiskalen proposamenak aldaketarik gabe uzten ditu aipatu tasa eta zergak, uztaileko urtetik urterako KPIren bilakaerari (%-0,3 Estatuan, %-0,1 Erkidegoan) egokituta.

2015erako udal tasa eta zergen izozketak honako zerga hauei eragingo die, besteak beste, zeinak datorren urtean aldaketarik izan gabe ekonomiaren balizko berrabiatzea lagunduko dute: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Jarduera Ekonomiaren gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Establezimendu berriak irekitzeko Lizentzia, Zaborren Zerga, Hileta-zerbitzuengatiko Zerga, TAO zerbitzuaren prezioak, Bilbobus-en zerbitzuen prezioak eta Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zerga

Aurreko ekitaldietan egin zen moduan, Bilboko Udalaren Udal Batzordeak Ordenantzen Fiskalei buruz asteazkenean onartu duen proposamenak bere horretan uzten ditu berritze- eta berroneratze-obrei aplikatzeen zaizkien zenbait udal zerga eta tasa, jarduera ekonomikoa bultzatzeko xedez, batez ere enpresa txiki eta ertainen eremukoei, ekonomiaren gorabeherek bereziki eragiten dien segmentua izanik.

GAZTE BILBAO, TARIFA BERRIA

Bestalde, Udal Gobernuak onartu egin du Bilboko zerbitzu batzuei dagozkien udal tasen izozketa, besteak beste, TAO, Bilbobus eta udal garabiarena.

Atal honetan, azpimarratzekoa da beste tarifa bat sortu dela, Gazte Bilbao gazteentzako garraio berri hobariduna, Barik txartel pertsonalizatuaren titularrak diren 26 urtera bitarteko gazteentzat zuzendua.

Gazte Bilbao-k 29 euroko hileko tarifa arrunta izango du, 23,20 eurora jaitsiz kategoria orokorreko familia ugarien kasuan, eta 14,50 eurora, berriz, kategoria bereziko familia ugariko kide diren gazteentzat.