Bilboko Udalak bost ordutan zehar moztuko du trafikoa Deustuko Zubian datorren ostiralean

Actualizado: jueves, 18 agosto 2011 19:34

BILBO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak trafikoa moztuko du ostiral honetan gaueko hamabietatik goizaldeko bostak bitartean Deustuko Zubian zubiaren azpiegitura konpontzeko obrak direla eta.

Ibilbide alternatibo bezala, ibilgailuak Abando norabidean ibili ahal izango dira, San Pio X.aren Plazatik, Francesc Macia, Ribera, Botica Vieja, Puente Euskalduna, Avenida Abandoibarra, Lehendakari Leizaola eta Plaza Euskaditik zehar.

Deustoko norabidean, aldiz, trafikoa Euskadi Plazatik, Ramón Rubialetik, Abandoibarra Etorbidetik, Puente Euskaldunatik, Riberatik, Botica Biejatik, Hermanos Aguirretik eta Plaza San Piotik pasatu ahal izango da.