Bilboko Udalak bukatu du Julian Gayarre kaleko aisirako gune berria

Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 15:00

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak osorik birmoldatu du Txurdinaga auzoko Julian Gayarre kaleko 33 eta 35 zenbakien artean dagoen aisirako gunea. Jarduera horren helburua espazioaren ibilerraztasuna hobetzea eta inguruko auzotarrentzat haien etxeetatik hurbil dagoen egonleku erosoa eta ibiltzeko modukoa jartzea da. Bi hilabetean burutu den aisirako gunea eraberritzeko 303,275 euro inbertitu ditu Udalak.

Zoladura guztiz berritu dute, egonlekua espaloiaren maila berean jarriz eta, hala, zintarriak kendu dituzte. Horrez gain, euri-uren eta ura banatzeko sareak berritu dituzte, Bilboko Udaleko iturriek adierazi dutenez.

Argiei dagokienez, guneko fatxadetako argiak kendu eta horien ordez zortzi argi-puntu berri ipini dira, argiztapena indartzeko eta inguruko segurtasuna areagotzeko. Hiriko altzari berriak ere jarri dira, hala nola paperontziak, barandak eta jarlekuak.

Jarduera horrek eta 2010ean eraberritutako beste hiru plazek osatzen dute nagusientzako eta umeentzako jolasak dituzten eta Europa parkearen ondoan dauden berritutako egonleku pribilegiatuen multzo osoa.