Bilboko udalak hirian aire zabalean dauden aisialdi kanpamendu guztiak jasotzen dituen mapa bat egin du

Fran Viñez Y José Luis Sabas
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 28 junio 2011 14:25

BILBO, 28 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak hiriko aire zabaleko aisialdiaren mapa egin du eta aire zabalean gozatzeko dauden aisialdi-ekipamendu eta espazioak jasotzen dira bertan, Bilboko Udaletxeak azaldu duenez.

Ekimen honen bidez, aisialdia herritarrei hurbildu nahi die Obra eta Zerbitzuen Sailak, urrutira joan behar izanik gabe horietan aisialdia eman ahal izateko hurbileneko ekipamenduak non duden jakin dezaten guztiek.

Obra eta Zerbitzuen Sailaren lehentasunetako bat, auzo guztiek aire zabalean aisialdia emateko ekipamenduak edukitzea da, herritarren bizi-kalitatea hobea izateko eta lana eta familia-bizitza errazago uztartzeko.

Mapak hiriko berdegune guztiak jasotzen ditu bere baitan, bai hiri barruko parkeak, bai hiriaren inguruko basoak. Era berean, oinezkoentzako bideak, basoetako atseden-lekuak, umeentzako jolasguneak, aire zabaleko kirol ekipamenduak eta adinekoek ariketak egiteko aparatuak daude jasota mapan. Piraguak alokatzeko eta bizikletak maileguan hartzeko lekuak, pantalanak eta karabanak aparkatzeko lekuak eta hirian WIFI aldeak non dauden ere biltzen ditu aipatutakok mapak.

Maparen 20.000 ale banatuko dituzte barrutietako udaletegietan eta turismo-bulegoetan. Gainera, herritarrek udalaren webgunetik (www.bilbao.net) ere deskargatu ahalko dute.