Bilboko Udalak milioi bat euro inguru inbertituko du Buia auzoa hiriarekin lotzeko

Proiektua nola geratuko den azaltzen duen infografietako bat
BILBOKO UDALA
Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 12:28

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Buia auzoko biztanleek oinezkoentzako bide segurua izango dute Bilboraino, Udalak Buia Abusurekin lotuko duen proiektuaren lizitazioa egin baitu. Pasealeku berriak ibaia inguratuko du, ibaiertzetik. Proiektua gauzatzeko epea sei hilabetekoa izango da, eta gutxi gorabehera, milioi bat euroko gastua eragingo du.

Bilboko Udaleko iturriek adierazi dutenez, proiektua auzo-elkartearekin batera diseinatu da. Gaur egungo errepidean oinezkoentzako pasealekua egingo da, Buiatik Montefuerte parkeraino. Parke horretatik Abusu auzora joateko hainbat bide dago.

Estrategia iraunkorraren barruan dago proiektu hau, eta baliabide naturalak erabiliko dira Buiarako behin betiko irtenbidea lortzeko.

Pasealekua ibaiaren ertzetik joango da, eta bi metro zabal eta kilometro bat luze izango ditu, gutxi gorabehera, Bilboko edozein kalek bezala.

Proiektua auzoko biztanleekin adostu da; egurrezko baranda ere izango du, ibaiaren eta bidearen artean segurtasun-barrarena egingo duena eta bidezidorraren segurtasuna ere hobetuko duena. Helburu berarekin, argi berriak ipiniko dira pasealekuan, bereziki tunel bietan; horrela, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira eta espazio berria ingurumen atseginagoa bihurtuko da. Buia auzora joateko bide berri bat izateaz gain, Bilboko bidezidorren sarea handitzeko ere izango da.

Aipatutakoaz gain, Bilboko Udalak mendi-bidea egin du Buiatik Beteluriko atsedenlekura. 950 metroko bidea da, eta horri esker Buiako biztanleak era seguruan joan daitezke atsedenleku eta aisialeku berrira. Gainera, bilbotar guztiak pasealeku berria dute Abusutik mendi barreneraino.