Bilboko Udalak seme-alabak euskarazko hezkuntza izatera animatu ditu ia 2.900 familia

Actualizado: lunes, 13 febrero 2012 14:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, aurten ere, "Eman Giltza" programa jarri du abian. Egitasmoaren bidez, iaz, 2.893 familiari informazioa helarazi zitzaion euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzea garrantzitsua dela ohartarazteko.

   Euskara Zerbitzuak, euskaraz hitz egiten ez duten gurasoengan euskarazko hezkuntzak kezka sorrarazten duela jakinda, urtero, Alkarbiderekin elkarlanean, informazioa bidaltzen die urte horretan jaiotako umeen familiei, hasiera-hasieratik euskaraz komunikatzearen garrantziaz ohartarazteko.

   Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunen arabera, "familia berebizikoa da seme-alaben hazkuntza-prozesuan, bai eta hizkuntzen irakaskuntzan ere, nahiz eta familiak horietakoren bat jakin ez". "Euskaraz hazteko, ezinbestekoa da inguruak hartara bultzatzea txiki-txikitatik", gaineratu dute.

   Etxean euskara eskaini daiteke jolasen bidez, horrela euskara ikastera eta erabiltzera bultzatuz seme-alabak. Informazioaz gain, gurasoek seme-alabekin erabiltzeko liburu txiki bat bidali zaie, euskarazko hiztegia, esapideak, jolasak eta abestiak biltzen dituena (abestiak liburuari erantsita CDan entzun daitezke).

   "Familiak eragin handia du hizkuntza-ohituretan eta gure jokabidearekin, hizkuntza bat baino gehiago jakiteko bidea eman diezaiekegu seme-alabei eta, bide batez, eleaniztasunaren aldeko jarrera positiboa transmititzen diegu", azaldu dute.

   Gainera, iaz hasita, programa honek webgune propioa dauka: www.emangiltza.com. Bertan, euskararen transmisioa bultzatzeko eta ziurtatzeko jarraibideak edo giltzak, tresnak eta baliabideak biltzen dira. Era berean, aita eta ama batzuen lekukotzak jaso dira, sor daitezkeen zalantzak, kezkak eta beldurrak argitzeko.