Bilboko Udalak ura kenduko du hiru orduz asteazkenean, Gurutze, Banco España eta Posta kaleetan, lan batzuk egiteko

Contador
Publicado 2017/11/21 16:55:41CET

BILBO, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak uraren hornidura zerbitzua moztuko du asteazkenean, azaroaren 22an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Gurutze, Banco España eta Posta kaleetako zenbait tokitan, lan batzuk egin ahal izateko.

Zehazkiago, Gurutze kaleko 1 zenbakian, Banco España kaleko 1etik 4ra bitarteko zenbakietan eta Posta kaleko 21 zenbakian kenduko du ura, Gurutze kaleko 1ean dagoen berunezko ur hartune bat berritzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies