Bilboko Udalak ura moztuko du bihar arratsaldean Plaza Barrian eta inguruko zenbait kaletan

Actualizado: martes, 13 septiembre 2011 19:01

BILBO, 13 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak uraren hornidura zerbitzua eten egingo du bihar, irailaren 14an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, Plaza Barrian eta inguruko zenbait kaletan. Ur etena hartune bat konpontzeko egin beharreko lanek eragin dute.

Zehazi, ur etenaren eragina, Plaza Barriko 7tik 12ra bitarteko zenbakietara, Libertate kaleko 2ra, Altxerri Kobaren kaleko 3ra, Ekain Kobaren kalera eta San Nikolas Plazatxoko 4 zenbakira hedatuko da.

Halaber, arrastsaldeko 19:00etatik 22:00etara bitartean gutxi gorabehera, Bilboko Udalak ura kenduko Miraflores etorbideko pabilioi industrialetan (gasolindegia), udal sarean egin beharreko lotura lanen eraginez.