Bilboko Udalak zortzi programa sortu eta 500.000 euro inbertitu ditu gurasoei familia eta lana bateratzen laguntzeko

Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 15:28

BILBO, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak zortzi programa jarri ditu abian agintaldi honetan hiriko familiei beren seme-alabak zaintzen, hezten eta prestatzen laguntzeko xedez, eta guztira, 500.000 euro baino gehiago inbertitu du Udalak familiei zuzendutako programa horietan.

Programa horien bitartez, gurasoen bizimoduan lana eta familia bateragarriak izateko laguntza eskaintzen da, hain zaila den seme-alaben hazkuntzan laguntzeko baliabideak emanez.

Honakoak dira zortzi jarduerak: "Familian hazi eta hezi"; "Bilbao zurekin heziz, konekta-tu"; Ikastetxeetara zuzendutako Udal Zerbitzuen Zerrenda; Bizkaiko Gurasoen Federazioarekiko (BIGE) hitzarmena; eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzak;

Neguko Eskolaren guraso-eskola; hezten duten auzoak; haurreskola berriak sortzea.