Bilboko Udalak "Zure etxean zaudenean, ondo zaindu" kanpainari buruzko InfoBilbao berezia argitaratu du

InfoBilbao berezia
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 7 febrero 2017 14:12

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak InfoBilbao berezi bat argitaratu du, 2016ko azarotik hiri autobusetan, markesinetan, metro geltokietan eta egunkari, irrati eta telebistetan presentzia duen "Zure etxean zaudenean, ondo zaindu" kanpainaren inguruan.

InfoBilbao udal buletinaren argitalpen berriaren 150.000 ale banatuko dira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak hiriko udal zentroetan, kiroldegietan eta liburutegietan. Alea PDF formatuan ere eskura daiteke www.bilbao.eus webgunean.

"Bilbao" baldosa erabilita, "Zure etxean zaudenean, ondo zaindu" kanpaina zibikoak bertatik bertara erakutsi nahi du "etxetik irtetean etxean sartzen garela", hiri osoa bilbotar guztie espazio komuna dela iradokiz, "jokamolde zibikoak eta hiria zaindu eta jagoteko ardura bultzatzea funtsezko duen bizikidetzarako lekua", Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez.

"Zure etxean zaudenean, ondo zaindu" kanpainak arreta berezia egiten die bost egoera jakin hauei: espaloietan bizikletaz ibiltzea, kalean zaborra utzi eta litroak egitea, kalean txiza egitea, txakurraren kaka eta hiri altzariei eragindako kalteak. Hartara, hurbileko hizkera erabiliz, jarrera zibikoak ezagutzeko eta herritarren artean hiria zaindu eta errespetatu beharraren aldeko mezuak zabaltzeko mezuak igortzen dira.

SAREAN

"Zure etxean zaudenean, ondo zaindu" kanpainarekin batera, "jardunbide egokiak" biltzen dituen webgune bat garatu da (www.bilbozureetxeada.com), eta mezu horiek guztiak sare sozialetan ere hedatu dira, InfoBilbaok Facebooken eta Twitterren dituen profilen bitartez.

Horrez gain, kanpainak presentzia handia izan du Bilbobuseko autobusetan, markesinetan eta metro geltokietan, eta bertako egunkari, irrati eta telebistetan. Hiriko merkatarien elkarteek eta ikastetxe batzuek ere kanpaina zabaltzen lagundu dute.

Horren harira, Aburtok bere eta Bilboko Udaleko Gobernu Taldearen konpromisoa agertu du "bilbotarren kidetasun sentimendua bultzatzearen alde lanean jarraitzeko, Bilbo bertan bizi diren eta bertara datozen pertsona guztien espazio komuna dela iradokiz". "Bilbo da geure etxea, eta denon artean zaindu beharra daukagu", gaineratu du.