Bilboko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, Plaza Biribilean hiru emakumeren kontra sexu abusuen delitu bat egotzita

Actualizado: martes, 23 agosto 2016 12:51

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu gaur goizean, abusu sexualen delitu bat eta autoritatearen kontrako atentatu eta desobedientzia beste delitu bat egotzita.

Eskuhartzea gaur goizeko 06:00ak aldera gertatu da, Plaza Biribilaren inguruetan, jazoera gertatutako tokian. Honela, 20 urteko hiru emakumek Hurtado de Amezagan kokatutako puntuan zeuden udaltzainetara hurbildu dira, bi gizon beraiengana lizunki hurbildu eta sexu erako keinu eta komentarioak egiten. Areatzako pasealekuaren inguruetan, hurbildu zaiela salatzeko, eta jarraiki, hirurak Plaza Biribileko txosna batean dantzan ari zirela, berriz ere hurbildu zaizkiela, zirriak eginez eta euren protesten aurrean, erasoka erantzunez.

Gauzak honela, kaleko jantziez jantzitako udaltzainez lagunduta, jasoerak gertatutako tokira itzuli dira eta azkenean, bi gizonak atxilotu izan dituzte, abusu sexualen delitu bat eta autoritatearen kontrako atentatu eta desobedientzia beste delitu bat egotzita.

Hala, Bilboko Udala, eraso honen aurka deitutako protesta guztiekin bat egingo du eta bihar eguaztena, abuztuak 24, Udaletxeko eskailera nagusietan, eguerdiko 13:00etarako deitutako elkarretaratzera biltzeko deia egiten du, eraso sexista eta jarrera gizalegearen kontrako eta errespetu gutxiko jarrerak Aste Nagusian lekurik ez dutela gaitzesteko.