Bilboko Udaltzaingoak lekukoen laguntza eskatu du adineko emakume baten harrapaketa argitzeko

Udaltzainak Bilbon
BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 24 mayo 2017 17:59

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaltzaingoak balizko lekukoen laguntza eskatu du, asteazken honetan eguerdiko 12:50 aldera Zabalbide kalearen eta Joan XXIII plazaren arteko bidegurutzean eraikuntzako kamioi batek adineko emakume bat harrapatu duen istripua argitu ahal izateko.

Horrela, gertaeraren inguruko daturen bat eskaini dezaketen guztiak Bilboko Udaltzaingoaren Argiketa Sailera dei dezakete, 94 420 50 40 telefonora, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.