Bilboren diseinua eta arkitektura ezagutzeko ibilbideak izango dira oinez eta bizikletaz martxoaren 23, 24 eta 26an

Actualizado: viernes, 18 marzo 2011 14:17

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Martxoaren 23, 24 eta 26ko arratsaldeetan burutzeko plan desberdin bat antolatu da B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiaren ekintza paraleloen baitan, ibilbideak izango baitira oinez eta bizikletaz Bilboren diseinua eta arkitektura ikusteko. Ikuspuntu desberdin bat izango da, adituen laguntzarekin, oinez Bilbo Zaharreko edo Bilboko erdiguneko denda guneak eta sorkuntza espaziok bisitatuz edo hiriko eraikin nabarmenenak bizikletaz ikuskatuz.

Bisitak dohainik izango dira, eta diseinuarekin, artearekin eta arkitekturarekin erlazionatuak dauden tokiak ezagutzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude. Ibilbide bakoitzeko 20 pertsona gehienez egongo dira, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez.

Bisita hauek izaera parte-hartzailea izango dute eta bertaratutakoekin eta bisitatuko diren espazio desberdinekin interakzioa sustatuko dute. Bisitetara apuntatzeko eta informazioa handiagotzeko, info@bawardsfestival.com posta elektronikora mail bat bidali behar da (gehienez pertsona bat mail bakoitzeko, plazak izena ematearen ordenean egokituko dira).

Horrela, martxoaren 23an, "Artytour" delako ibilbidea egingo da oinez, Bilbo Zaharreko denda guneak eta sorkuntza espazioak bisitatuz. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Hurrengo egunean, martxoaren 24an, "Designtour" ibilbidea egingo da, eta Bilboko erdiguneko denda guneak eta sorkuntza espazioak izango dira protagonista. Ibilbide hau ere oinez egingo da, 18:30etan hasita, eta bi orduko iraupenarekin.

Azkenik, martxoaren 26an, "Architour" ibilbidearen txanda izango da. Bizikletan egingo da ibilbidea, Bilboko arkitektura enblematikoa ezagutzeko. Irteera 16:30etan izango da, eta bi ordu iraungo du.

B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival diseinu kontzeptualaren jaialdia da, Bizkaian eta Euskadin diseinua sustatzeko asmoarekin antolatua. Ekimen honen xedeak, nazioarteko diseinu lehiaketa baten inguruan, nazioarteko diseinatzaile eta arkitektoen eta euskal ekoizleen arteko erlazioak bultzatzea eta euskal diseinua nazioartean ezagutaraztea dira.

Jaialdia martxoaren 23, 24 eta 25ean burutuko da. AlhondigaBilbao hitzaldiak, tailerrak edo erakusketak ospatzeko egoitza nagusia izango da; hala ere, jaialdia bukatu ondoren Bilbon zehar egingo diren hainbat jarduera paralelo egongo dira.

Bilbao Bizkaia Concept Design Awards Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta Bilbao Metropoli 30k koordinatzen du zenbait erakunderen lankidetzarekin: CEBEK, Bilboko Merkataritza Ganbera, Euskal Herriko Unibertsitatea, BEAZ, Bizkaia Xede, AlhondigaBilbao, Bilbao Dendak, EIDE (Euskadiko Diseinugileen Elkartea), HABIC (Habitat eta Instalazioaren Euskadiko Klusterra eta Contract erakundea) eta Golem Zinemak.