Bilduko kideek Euskadi eta Nafarroako orokorretara elkarrekin jotea proposatu die EAJ eta Aralarri

Actualizado: viernes, 5 agosto 2011 15:03

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

EA, Alternatiba eta ezker abertzaleek, hau da, Bildu koalizioaren kideek, Euskadi eta Nafarroako hauteskunde orokorretara elkarrekin joatea proposatu die EAJ eta Aralarri, "bereziak" izango direla uste baitute eta "Euskal Herriko garai politiko berria sakontzeko aukera" bezala ikusten baitute.

Donostian aurkeztu dute proposamen hau formazioetako ordezkariek, eta EAko bozeramaile orokorra den Pello Urizarrek eta ezker abertzaleko burua den Jone Goirizelaiak hartu dute parte aurkezpenean.

Beraien agerraldian EAJ eta Aralarrekin kontaktuan jarri direla argitu dute eta gutxi barru formazio horietako arduradunekin batzar bat izatea espero dutela, "dagoenaren eta ez dagoenaren borondatea" ikusiko delarik horretan.

Gainera, azaroaren 20an ospatuko diren hauteskunde orokorrak "bereziak" izango direla esan dute, eta horregatik formazio horien erantzukizunari egin die deiadar, hauteskunde hauek bereizten dituena "nazio bi daudela onartzea" eta elkarrekin nola erlazionatu erabakitzeko eskubidea direla kontuan hartuz.

Modu horretan, hauteskunde hauek "Euskal Herriko era politiko berri hau sakontzeko aukera" bat ematen dutela azpimarratu du, eta ondoriotzat, "gizartearen bateratzea bermatzea eta eztabaida politikoa itzulezina egiteko aukera, posizio subirano eta independentista batetik gauzatu daitekeen aldaketa publiko eta sozialarekin batera".