Bill Ryder-Jonesek martxoaren 18ra atzeratu du Donostiako Music Box Festibalean eman beharreko kontzertua

Bill Ryder-Jones
DONOSTIA 2016
Actualizado: miércoles, 27 enero 2016 15:38

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

   Bill Ryder-Jones musikari ingelesak datorren igandean Donostiako Zorroagako elizan Perlak taldearekin batera Music Box Festibalaren baitan eskaini behar zuen kontzertua martxoaren 18ra atzeratu da, gaixotasun baten ondorioz.

   Donostia 2016k jakinarazi duenez, kontzerturako sarrera eskuratu dutenek data berrirako gorde ahal izango dute edota eskuratu zuten bide berdinetik jasoko dute ordaindutako dirua.

   Bill Ryder-Jonesek joan den azaroan kaleratutako azken diskoa aurkeztuko du Donostian: "West Kirby Conty Primary". Ibilbideko hirugarrena du eta kritika oso onak jaso ditu.