Bill Violak bideoan egindako lehen film luzea, ostegunean Guggenheim Bilbao Museoan

"I Do Not Know What It Is I Am Like" Filmaren Irudia
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: miércoles, 5 julio 2017 12:36

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Bill Viola artista estatubatuarrak bideoan egindako lehen film luzearen emanaldia izango da ostegunean, uztailaren 6an, Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan. Filmaren izenburua "I Do Not Know What It Is I Am Like" da (Ez dakit zeren antza dudan), 1986an egin zuen, eta animalien kontzientziari eta gizakien haraindikotasunari buruzkoa da.

Bilboko museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, "Bill Viola: atzera begirakoa" erakusketaren komisarioa den Lucia Agirrek aurkeztuko du filma. Iberdrolak babestutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoaren bigarren solairuan ikusgai izango da azaroaren 9 arte.

Proiekzioa Entzungelan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiak 89 minutuko iraupena izango du, eta ingelesezko jatorrizko bertsioan emango dute, azpititulurik gabe. Sarrera doakoa da eta museoaren txarteldegian eta webgunean eskura daiteke.