Binakako III. Lasterketa-Bretxa Saria datorren igandean izango da, Donostian

Lasterketaren kartela
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 18:22

DONOSTIA, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako AEK-k Korrika 19ren ekitaldien barruan antolatutako III. Binakako Lasterketa-Bretxa Saria datorren igandean, martxoaren 8an, jokatuko da, Donostian, goizeko 10:30ean hasita, eta irekia izango da 16 urtetik gorako lagunentzat.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru modalitate izango dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Sariak modalitate bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat izango dira, eta banaketa Bretxanm egingo da.

Ibilbidea 6,25 kilometro luze izango du, eta irteera eta helmuga ere Bretxan izango dira. Irteera 10:30ean izango da. Dortsalak probaren egunean bertan emango dira, Bretxan, 09:00etatik 10:00etara. Poltsak edo bizkar zorroak uzteko aukera ere izango da bertan. Dutxak Kontxan egongo dira.

Bikotea elkarrekin sartu beharko da helmugan, bestela deskalifikatuta geratuko da edo, antolatzaileen irizpidearen arabera, beste postu batera baztertuta eta inolako saririk jaso gabe geratuko da. Bikoteak gehienez ordu bat izango du helmugara sartzeko.

Izen ematea 20 euro izango da bikoteka (egunean bertan 25 euro), eta dortsalarekin batera parte hartzaileek opari bana jasoko dute. Gehienez 300 bikoterentzako lekua izango da. Izen ematea soilik herrikrossa.eus web orriaren bitartez egingo da. Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.

Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea, eta ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela, eta zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

Sailkapena irizpide honekin osatuko da: bikotea elkarrekin sartuko da, eta sartzen den azken bikotekidea izango da denbora markatuko duena. Bi bikoteren artean berdinketa egonez gero, bikotearen denbora gehitu eta biren artean zatituko da. Antolatzaileen erabakia izango da azkena.

14 urtetik gorako ikasleek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere ikastetxe baten eskolaz kanpoko jarduera baten barruko partaide moduan egiten badute. Hauentzako prezioa 16 eurokoa izango da bikoteko.