Bizkaibusek A0653 Turtzioz-Artzentales linea luzatuko du, Basinagre eta Santa Cruz auzoei zerbitzua emateko

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2015 14:10

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak ontzat eman du A0653 Turtzioz-Artzentales linearen luzapena, Basinagre (Turtzioz) eta Santa Cruz (Artzentales) auzoei zerbitzua emateko, luzatzeak ez duelako aldaketarik ekarriko autobusen ordutegietan, soilik bidaietako baten irteera aurrerapena.

Foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, linearen luzapenak aldaketa bakarra eragingo du, alegia, orain arte Turtziosetik 09:00etan ateratzen zen bidaia hamar minutu aurreratzea, 08:50ean aterako baita.

Izan ere, autobus hori Santa Cruz auzora joango da, eta zaindu egin behar da Bizkaibuseko linea horrek A0652 Traslaviña linearekin egiten duen lotura.