Bizkaierarentzat beren-beregi sortutako webgune berria sortu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak

Atari berriaren irudia
BIZKAIERA.BIZ
Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 18:42

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaierarentzat beren-beregi sortutako webgune berria aurkeztu dute gaur Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak elkarrekin sorturiko atari berrian, idatziz zein ahozko testigantzak jasoko dira.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendariak eta Igone Etxebarria ikastegiko proiektuen zuzendariak aurkeztu dute www.bizkaiera.biz webgunea.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak batera sustatu duten proiektu berriaren helburuak dira, besteak beste, bizkaiera teknologia berrietara eramatea, bizkaieraren izaera indartzea eta haren ezagupena hobetzea euskalki hori erabiltzen duten biztanle askoren artean.

Atarian, bizkaierari buruzko eduki ugarien artean, honako hauek jasotzen dira: morfologiari, fonetikari eta aditzei buruzko sarrerak; hiztegiak; katalogo bibliografikoak eta toki-ordareari buruzkoak; esaerak; toponimia, eta abar. Eremu horiek guztiak handitu egingo dira etorkizunean.

Horrez gain, www.bizkaiera.biz atariak badu beste atal bat, oso erakargarria dena. Atal horretan, Bizkaiko hainbat sektore sozialetako pertsonei elkarrizketa egiten zaie; pertsona horiek bizkaieraz bizi eta hitz egiten dute. Atal horretan ere, ekarpen berriak sartuko dira pixkanaka-pixkanaka.