Bizkaiko 274 saltokik parte hartuko dute XXXIV. Erakusleiho Lehiaketan

Publicado: sábado, 16 diciembre 2017 11:42

BILBO, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko 274 saltokik parte hartuko dute Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketa. Helburua da irudi baikorra transmititzea lurraldeko herrietako kaleak alaitzeko eta kontsumitzailea motibatzeko, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Aurtengo edizioaren asmoa da saltokiak topagune teknologiko gisa bultzatzea, hau da, erakusleihoaren ohiko eskema tradizionaletik irten eta komunikazio teknologiak indartzea, esaterako, Internet, sare sozialak eta merkataritza elektronikoa. "Joera berriak erosketa esperientzia, publikoarekiko elkarreragina eta leialtasuna hobetzeko", adierazi du.

Horrela, abenduaren 31ra arte parte hartzen duten Bizkaiko 30 herrietako merkataritza gunek bisitatu daitezke: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Lezama, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduña, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Parte hartu duten merkataritza sektoreak ondokoak dira: elikagaiak; gozogintza; zapatagintza, larrugintza eta larrukigintza; drogeria eta lurringintza; farmazia; loradendak; irudi pertsonala; bitxigintza, erlojugintza, imitaziozko bitxigintza eta opariak; liburu eta paper dendak; burdindegiak; dekorazioa eta etxeko tresnak; ehungintza eta jantzigintza; bestelako jarduerak eta Bizkaiko Argazkilari Profesional Elkartea.

SARIAK

Lehiaketa 34 sari banatuko dituemango dira: Bilboko Merkataritza Ganberak, El Correok eta Kutxabankek emandako hiru sari nagusi; Sormenari saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak emandakoa; Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Sailak Berrikuntzari emango dion saria; sektoreko 14 sari; Bilboko Udalaren sariak eta Ezkerraldendaren saria.

Era berean, ondorengo sariak ere banatuko dira: Iberdrola Saria Argiztapen Onenari; Ostalaritzako Cafés Baqué Saria; Web Orrien Diseinurik Onenari saria (100 web orrialde lehiaketara aurkeztu dira) eta eCommerce Onenari saria (28 denda online); El Corte Inglés Merkataritza Konposizioari Saria eta Ehun urteko Merkataritza establezimenduari. Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arauemaileak eta Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak banatuko dituzte sariok.

Erakusleihoak baloratzean, epaimahaiko kideek lehentasuna emango diote, besteak beste, produktuaren komertzialtasun eta aurkezpenari, sormenari, argiztapenari, berrikuntzari, teknologia berriak eta merkatariaren sormenari. Erakusleiho apainketako eta arte ederretako profesional adituek, marketin eta publizitateko adituek, argiztapen, irudi komertzial, diseinu eta dekorazioko adituek, eta merkatari eta kontsumitzaileek osatuko dute epaimahaia. Erabakia 2018ko urtarrilaren 9an jakinaraziko du, Euskalduna Jauregian, Bilbon, sariak banatzeko egingo den ekitaldian.