Bizkaiko 40 eragile sozioekonomikok genero berdintasunari buruzko hausnarketa egingo dute bihar, Bilbon

'World cafe'-aren aurkezpenaren irudia
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 14:14

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko arlo sozioekonomikoko enpresa eta erakunde nagusiak 'world cafe' baten inguruan elkartuko dira bihar, otsailak 10, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, www.generoberdintasuna.com web-orrian dagoen inkesta anonimoaren bidez herritarrek aukeratu dituzten gaiei erantzuteko, modu desinteresatuan.

Jardunaldi hori "Genero berdintasuna eraikiz" biltzarraren bezperan egingo da. Biltzarra otsailaren 11n izango da, ostirala, eta han izango dira Shirin Ebadi Bakearen Nobel sariduna, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Mario Fernandez BBK-ko presidentea, besteak beste.

'World cafe' horretan egongo dira, besteak beste, Bizkaiko Kazetarien Elkartea, EHU, EiTB, BM30, EIKEN, Bizkaiko publizitate-agentziak, CEBEK, Cadena SER, Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkartea, Ararteko, Inguralde, BBK, Eroski, Bizkaiko bikario nagusia, UGT, Ekonomilarien Euskal Elkargoa, APD, Iberdrola, Mutualia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Ikerbasque, Innobasque, Caritas, Orkestra, Club Financiero de Bilbao, Gizonduz, ARHOE, Carlos III.a Unibertsitatea eta Enpresari eta Zuzendarien Elkartea.

Kasu guztietan, goi mailako zuzendaritza-karguak betetzen dituzten eta beren erakundeetan eragiteko ahalmena duten pertsonak dira. Helburua da identifikatzea zein bide jarraitu behar den Bizkaian emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko, hedabideetan, gizartean, enpresan, ekonomian, lanen bateragarritasunean eta arduren banaketan.

Hurrengo egunean, otsailaren 11n, "Genero berdintasuna eraikiz" jardunaldia inauguratuko da Euskalduna Jauregian, eta, ekitaldi horretan, 'world café'-ko mahaietako dinamizatzaileek aurreko egunean ateratako ondorioen berri emango diote gizarteari. Lehenago esan bezala, topaketa honetan, hizlari ospetsuak izango dira, hala nola Shirin Ebadi Bakearen Nobel sariduna.