Bizkaiko Aldundiak 15,7 milioi euro erabiliko ditu adinekoen udal egoitzetan plaza gehiago eskaintzeko

Adinekoentzako plaza gehiago Bizkaiko egoitza publikoetan
BIZKAIMEDIA
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 18:09

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak adinekoen udal egoitzetan itundutako plazen kopurua handitzea erabaki du, eta horretarako, 15.786.200 euro erabiliko ditu, foru erakundeko arduradunek iragarri dutenez.

Horrela, Bizkaiko erakunde publiko, udal, erakunde autonomo, mankomunitate eta sozietate publikoekin eginiko 18 hitzarmen onetsi ditu Gobernu Kontseiluak, eta, haien bidez, 14 plaza gehiago hitzartu dira.

Guztira, esan bezala, 15.786.200 euro inbertituko dira hitzartutako zentro horiek mantentzeko. Hitzarmen horien xedea da mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitzen foru zerbitzu publikoa ematea. Horretarako, Bizkaiko Aldundiarentzat, eta berarentzat bakarrik, 556 plaza okupatu eta gordeko dira 2015ean, orain arte baino 14 gehiago.