Bizkaiko Aldundiak 649.000 euro inbertituko ditu hondartzetako zaintza-zerbitzuak laguntzeko

Getxoko Arrigunaga hondartza
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 21 febrero 2012 13:08

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak 649.000 euro inbertituko ditu lurraldeko hondartzetako zaintza-zerbitzuei zuzenduriko diru-laguntzetan. Aurten ere, hondartza daukaten herri guztiak izango dira laguntzen onuradunak, eta Ingurumen Sailak emango dituen diru-laguntzak 8.428 eta 84.280 euro artekoak izango dira.

   Foru erakundeak astearte honetan onartu du Bizkaiko udalei diru-laguntzak emateko araudia, 2012ko udan zehar hondartzetako zaintza eta informazio zerbitzuak ematen laguntzekoa. Foru Aldundia arduratuko hondartzainei lanerako behar duten ekipamendua ematzeaz.

   Jarduera horretarako izendatzen diren langileek, zeregina egoki beteko badute, etengabeko harremana izan behar dute udalarekin, udaltzaingoarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin, hondartzak garbitzen dituzten enpresekin eta Ertzaintzarekin.

   Ekainaren 1a baino lehen kontratatuko dira zaintza eta informazio zerbitzuetako langileak. Diru-laguntza jaso ahal izateko, alkateak eskabidea egin behar du, eta, horretarako, 20 eguneko epea izango du diru-laguntzari buruzko dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

   Laguntzak emateko aplikatuko diren ebaluazio-irizpideak hauek izango dira: zenbat hondartza kudeatzen diren udalerrian, zerbitzu publikoak eta ekipamendua, aparkalekuak, laguntza eremuak, eta batez besteko arta eta hondartzetako eremua.

   Ingurumen Sailak emango ditu diru-laguntzak, eta gehienez emango duen diru-kopurua 8.428 eta 84.280 euro artean egongo da: hamar hondartzaini dagokiena lehenengoa, eta hondartzain bati dagokiona, bigarrena. Diru-laguntza horiek emateko, 649.000 euroko aurrekontu-muga dago.

   Hondartzainen zerbitzua ekainaren 1etik urriaren 15a bitartean emango da 2012an, hau da, lau hilabete eta erdian. Udal bakoitzak ezarriko du bere zerbitzuari dagokion ordutegia; dena dela, ordutegi horretan, udalerriko hondartzetan lan egiten duten langile guztien lanaldia egon behar da jasota.

   Zerbitzu horretarako aukeratzen diren langileek interes sozial handiko lana egiten dute, hondartzetako erabiltzaileei eskaintzen baitieta zerbitzua. Hona hemen langile horien zeregin nagusiak: hondartzak, aparkalekuak eta laguntza guneak zaindu eta kontrolatzea; hondartzetako aparkalekuetan zirkulazioa antolatzea; euren lanaldian zehar, erabiltzaileek hondartzetako instalazioak eta altzariak egoki erabiltzen dituztela zaintzea: ekintza bandalikoak saihestea; erabiltzaileen erreklamazioak jaso eta bideratzea; gorabeheren eta hondartzaratuen berri ematea Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari.