Bizkaiko Aldundiak arraza piriniarreko 37 behi aterako ditu enkantera, bertako arraza sustatzeko

Arraza piriniarreko behiak Gorlizen
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 15:19

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak arraza piriniarreko 37 behi aterako ditu enkantera larunbat honetan, maiatzaren 25ean, Gorlizko Foru Abeletxean, bertako arrazaren sustapena bilatzen duen jendaurreko ekitaldi batean. 29 behi umearekin eta zortzi umerik gabe aterako dira enkantera, eta irteerako prezioak 1.400 eta 900 euro izango dira, hurrenez hurren.

Enkantea goizeko 11:00etan hasiko da, eta parte hartzeko txartelak ordubete lehenago hasiko dira ematen, seinale bezala 30 euro gordailuan utzi eta gero. Eskaintzarik onena egiten duenari esleituko zaizkio behiak, baina aipatutako prezioak bete beharko dituzte eskaintzek.

"Larunbateko enkantea Gorlizko Foru Basetxea azienda piriniarraren genetika etengabe hobetzeko egiten ari den lanaren barruan sartu behar da, abeltzainei kalitate genetiko ezin hobea duten bertoko arraza honetako abereak eskaintzeko", azaldu du Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuak.

Piriniarra okelaren ekoizpenerako arraza autoktonoa da eta ia desagertzear zegoen mendiko ganaduko arraza enblematikoenetako bat izatetik lehiakortasunean irabazi ahal izateko kopurua lortzera igaro da. Ekoizpena hobetzeko eta kontsumitzaileentzako interes handiko kalitateko produktuak lortzeko bideratutako hautapen-programen bidez lortu dela hori azaldu du Pardok.

Contenido patrocinado