Bizkaiko Aldundiak berrerabilpen edukiontziaren gestioa hartuko du bere gain Santurtzin

Berrerabilpen edukiontzia
Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 21 enero 2014 13:26

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak izango du, Garbiker sozietate publikoaren bitartez, etxeko hondakin txikiak berrerabiltzeko bide publikoan jarri diren edukiontzi berezien kudeaketa Santurtzin. Zehazki, hamar edukiontzi ditu izango dira, santurtziarrek jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, tresna elektronikoak, etxeko gauzak, jantziak, oinetakoak eta abar bota ditzaten.

   Foru erakundetik adierazi dutenez, zenbat eta berrerabiltzen diren objektuen kopurua eta mota handiagoa izan, orduan eta ingurumen arloko prebentzio gehiago lortuko da. "Hori da, hain zuzen ere, Santurtziko Udala Bizkaiko Foru Aldundiarekin kontratu bat sinatzera eraman duena", gaineratu dute.

   Kontratua Garbiker sozietate publikoaren bidez sinatuko da, berrerabilpen edukiontzia ezartze aldera, eta edukiontzi berria garatu duen Koopera sare sozialak emango du zerbitzua.

   Ekimenak prebentzioaren alorreko politika eraginkorra bultzatzen laguntzen duela nabarmendu dute Bizkaiko Aldunditik, "Europan ez dagoelako mota honetako hondakinei dagokienez ingurumenaren arloko prebentzioan indarrean den esperientziarik".

   Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez, Hondakinak Kudeatzeko Planaren garapenari esker, planean diseinatu diren tresnen bidezko ekintzekin eta azpiegiturekin Bizkaian sortzen den zaborraren %74 gai edota energia modura aprobetxatzen da.

   Hondakinak biltzearen maiztasuna udalerri bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da. Horrela, Santurtziko Udalari dagokionez, edukiontziak astean hiru aldiz hustuko dira. Ondoko hauek dira edukiontziak instalatuko diren kaleak: Antonio Alzaga 64, Murrieta etorbidea 18 eta 15, Santa Eulalia 34, Mendizabal kapitaina 16, Juan Sebastián Elcano 5, Mamariga 61, Fleming dr. 1, Begoñako Andra Mari 8 eta Lauaxeta 6.