Bizkaiko Aldundiak bisita gidatuak antolatu ditu "Gorbeia Bilbon" erakusketara

Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 24 julio 2014 11:49
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon dagoen Foru Liburutegian ikus daitekeen "Gorbeia Bilbon" erakusketa ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

   Bisita gidatuak erakusketaren komisarioa den Iñaki Garcia Uriberekin egingo dira, gutxi gorabehera ordu bete eta laurdeneko iraupena izango dute, eta larunbatero eguerdiko 12:00etan hasiko dira. Bisitak dohainik dira, eta ez da zertan izena eman behar aurretiaz.

   "Gorbeia Bilbon" erakusketa urriaren 18ra arte bisita daiteke Foru Liburutegiko Areto Nagusian, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara.