Bizkaiko Aldundiak Foru Liburutegiko ikasketa gelaren ordutegia luzatu du urtarrila bukatu arte

Foru liburutegiko ikasketa gela
Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 16 enero 2014 14:07

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak luzatu egin du Bilboko Diputazio kaleko 7an dagoen Foru Liburutegiko ikasketa gelaren irekiera ordutegia, urtarrileko azterketa garaia dela eta.

   Horrela, foru erakundeak jakinarazi duenez, ostiral honetatik, urtarrilaren 17tik, hilaren 31ra arte, biak barne, ikasketa gela zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 08:30etik 22:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan 09:00etatik 22:00etara.