Bizkaiko Aldundiak indarrik gabe utzi du Franco "Adopziozko eta Ohorezko Lehen Bizkaitarra" izendatzeko 1950eko erabakia

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki du indarrik gabe uztea Francisco Franco diktadorea "Adopziozko eta Ohorezko Lehen Bizkaitarra" izendatuz orduko Bizkaiko Diputazio Probintzialak 1950ean hartu zuen erabakia.

   Hain zuzen ere, Diputazio Probintzialak deliberatu zuen brillantedun Bizkaiko domina ematea Francori eta Urrezko Liburuko lehenengo lekua hari gordetzea; liburu horretan bertan jaso zen "Adopziozko eta Ohorezko Lehen Bizkaitarra" izendapena.

   Erabaki hori hartuz Bizkaiko Aldundiak duen asmoa da desfasatua eta antidemokratikoa izan zen erabaki bat atzera botatzea, Memoria Historikoaren Legearen bezalako arauetan ezarritakoarekin bat etorriz.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.