Bizkaiko Aldundiko 2015erako aurrekontuen proiektua 7.252 milioi eurokoa da

Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 13:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiaren ezohiko Gobernu Bilerak 2015. urterako aurrekontuen proiektua onartu du gaur, urriaren 30ean. Guztira, 7.252 milioi euro aurreikusi dira, aurten baino %4,8 gehiago, eta foru erakundeak gestio propiorako izango duen aurrekontua 1.570 milioi eurokoa izango da, aurten baino %4,6 gehiago.

   Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak prentsaurrekoan eman ditu aurrekontu proiektuaren xehetasunak. Berarekin batera izan dira Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen foru diputatua eta Unai Rementeria Lehendakaritzako foru diputatu eta bozeramailea.

   Aurrekonturik handiena duten arloak Gizarte Ekintza, Herri Lan eta Garraioa, eta Sustapen Ekonomikoa dira, 898,5 milioi eurorekin. Foru erakundeko arduradunek azaldu dutenez, enplegua, ekonomia suspertzea eta ongizarte soziala dira aurrekontu proiektuaren lehentasunak.