Bizkaiko Diputazioak 800.000 euro banatuko ditu udalerri txikietan hirigintza-plangintzako tresnak egiteko

Actualizado: martes, 15 febrero 2011 19:08

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak 800.000 euro banatuko ditu udalek hirigintza-plangintzako tresnak egiteko diru-laguntzetan. 7.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzok, foru erakundeko iturriek adierazi dutenez.

Honako jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: plan orokorrak, bateragarritasun planak eta sektorizazio planak prestatzea, eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen zein lurraldeko plan partzialen araberako berrikusketak eta egokitzapenak egitea. Aurreko horiek gauzatzeko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak ere diruz laguntzekoak izango dira.

Diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hasiko da, eta amaitu, berriz, 2011ko martxoaren 31n amaituko da.