Bizkaiko Erakusleihoen XXVII. Lehiaketak asteazkenean banatuko ditu sariak Bilbon

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 19:17

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Merkataritza Ganberak asteazken honetan banatuko ditu Bizkaiko Erakusleihoen XXVII. Lehiaketako sariak, Bilboko Campos Eliseos Antzokian egingo den ekitaldi sozial batean.

Ekitaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da, eta lehiaketaren baitan ematen diren 63 sariak banatuko dira bertan, Bilboko Merkataritza Ganberak prentsa ohar bidez iragarri duenez.

Lehiaketak hiru sari handi ematen ditu. Sormenari eta Berrikuntzari sari bana ematen zaizkio, udalek 39 sari banatzen dituzte eta sektoreetako beste 14 sari daude. Gainera, Argiztapenari, Ostalaritzari, Webgune Onenari eta Merkataritza-konposizio Onenari sariak ematen zaizkio, Natura Saria banatzeaz gain.